Historia

Irun Hiria Musika Banda, 1901Irun harro egon daiteke, beste gauza askoren artean, bere historian jasota geratuko delako Espainiako musika banda zibil zaharrena eduki duela. Udalbatzak egindako bileren aktek erakusten duten bezala (“Libros Registro de Acuerdos de esta Noble y Leal Universidad de Irún”), 1708. urtean banda existitzen zela berresten dute.

 

Irun Hiria Musika Banda, 1952Musika banda bat behar izatearen arrazoia, Irun mugako herria izateari lotu behar zaio; errege, printze edo goi-agintarien derrigorrezko igarobide izanik, Udalak protokolo bat zor zien.

 

 

 

Irun Hiria Musika Banda, 1991Historian zehar, Irungo bandak izenez aldatzen joan dira, baina batzuk besteen jarraitzaile izanda beti, eta kasu gehienetan musikari berdinekin. Gaur egungo “Irun Hiria” Musika Banda izendapena, 1973. urtean sortu zen, Irungo Udal Txit Gorenaren Osoko Erabaki baten ondorioz (Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren 1972ko ekainaren 9ko ebazpena, uztailaren 4ko EAO), non musikariekin adostasunean Udal Banda desegiten den.

 

 

Gaur egun, “Irun Hiria” Musika Banda 70 musikariz osatuta dago, non beteranotasuna eta gaztetasuna elkartzen diren, Garikoitz Gonzalez Munduateren eta Miguel Sansiñena Vergararen musika-zuzendaritzapean dagoen talde instrumental homogeneo batean.

Irun Hiria Musika Banda, 2016

Palmaresa

  • 1886 Musika Banden Nazioarteko Txapelketa DONOSTIA
  • 1902 Musika Banden Nazioarteko Txapelketa DONOSTIA
  • 1905 Musika Txapelketa Handia BILBAO
  • 1918 Musika Txapelketa IRUÑA
  • 1919 Musika Txapelketa Handia BILBAO
  • 1925 Musika Txapelketa VALENTZIA
  • 1933 Musika Banden Nazioarteko Txapelketa DONOSTIA
  • 1955 Nazioarteko Txapelketa ALBI (Frantzia)
  • 1978 Gipuzkoako Banden Txapelketa ZARAUTZ (Gipuzkoa)
  • 1979 Gipuzkoako Banden Txapelketa ZARAUTZ (Gipuzkoa)
  • 1992 Euskadiko Musika Banden Txapelketa ZALLA (Bizkaia)
  • 1994 Euskadiko Musika Banden Txapelketa ZALLA (Bizkaia)

Comments are closed.