Zuzendariak

Zuzendaria

GARIKOITZ GONZALEZ MUNDUATE

Garikoitz González MunduateIrunen jaioa, bere solfeo eta piano ikasketak sei urterekin hasi zituen Mª Carmen Retegui-ren eskutik. Geroago, Perkusio espezialitateko Erdi Mailako titulua lortu zuen Irungo Udal Kontserbatorioan Ignacio Monserrat irakaslearekin. Era berean, Guildhall School of Music and Drama-ko maila desberdinen azterketak gainditu zituen.

UPV/EHU-n Enpresa-zientzietan Diplomatura lortu ondoren, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian (Musikene) sartzen da, bertan Orkestra-zuzendaritzako Goi-mailako Titulua lortzen duelarik Arturo Tamayo irakaslearekin.

Halaber, banda-zuzendaritza eta konposizio kurtso desberdinetan parte hartu du honako irakasleekin: Enrique García Asensio, José Rafael Pascual-Vilaplana, Jan Cober, Eugene Corporon, Carlo Pirola, Miquel Rodrigo, Francisco Navarro, Antoni Ros-Marbá eta Victor Pablo Pérez.

Alcazar de San Juan eta Manzanares-eko bandak, Huelva zein Bilboko Udal Bandak eta Murtziako Unibertsitate-Orkestra zuzendu ditu.

“Irun Hiria” Musika Bandako partaidea hamabi urte zituenetik, talde ezberdin askorekin elkarlanean aritu izan da: “Taupadak” Orkestra Sinfonikoa, “Luis Mariano” Orkestra Sinfonikoa, Iruñeako Sinfonietta Orkestra, “Hondarribiko Hiria” Musika Banda, Harmonie Intercommunal Hendaye-St. Juan de Luz, Donostia, Irun, Lezo y Musikene-ko txistulari bandak, koruak, ganbera-taldeak…

Gaur egun, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolan perkusio irakaslea da, Hondarribiko Txistu Taldeko atabalaria, “El Diario Vasco”-ko musika-kritikoa eta 2016-tik “Irun Hiria” Musika Bandako Zuzendari Titularra eta artxibozaina ere.

 

Zuzendariordea

MIGUEL SANSIÑENA VERGARA

Miguel Sansiñena Vergara

Miguel Sansiñena Vergarak bere jaioterrian, Irunen, hasi zituen bere musika ikasketak. Ondoren, Donostiako Goi Mailako Kontserbatoriora joan zen Jose Luis Ocon irakaslearekin. Beranduago, Baionako (Frantzia) Kontserbatorioan bere tronboi tenor eta tronboi altuko ikasketak hobetu zituen Jean Jacques Orzan irakaslearekin.

Irungo eta Hondarribiko bandetako partaidea izan da eta beraiekin harreman estua mantentzen jarraitzen du.

Nazio eta nazioarteko hobekuntza ikastaro asko egin ditu Jacques Mauger, Michel Becquet, Ricardo Casero, Francisco Rosario, Guy Destanque, Enrique Ferrando eta Daniel Lasalle irakasleekin. Gaur egun, irakasle ospetsuekin hobekuntza ikastaroak antolatzen ditu urtero bere ikasleentzat.

“Lituus” metal-boskoteko fundatzailea eta “Irun Big Bandaren” fundatzaile eta zuzendaria izan zen. Bi talde hauekin kontzertu ugari eskaini zituen.

Inguruko orkestra profesional guztiekin elkarlanean aritu da, hala nola: Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Orchestre Bayonne Côte Basque eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Gainera, Iruñako Katedralako Kaperako abesbatzarekin, Sinfonietta Orkestra, Ma non Troppo Orkestra, Europa Musicale Orkestra eta Taupadak Orkestrarekin elkarlanean aritu da ere.

20 urtez Irungo Kontserbatorioan tronboi-irakaslea izan da, eta 1990tik, Nafarroako Gobernuko Arte Eszenikoetako Irakasleen Taldeko funtzionarioa da oposaketa bidez,. Gaur egun, Nafarroako Goi Mailako tronboi-irakasle bezala lan egiten du.

Irungo Kontserbatorioko banda zuzendu du eta urte asko darama Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko tronboi eta metal taldeen zuzendari bezala. 2016. urtetik “Irun Hiria” Musika Bandako zuzendariordea da.

 

Garikoitz González Munduate eta Miguel Sansiñena Vergara

Comments are closed.