“… eta hitza musika bihurtu zen”

Apirilaren 22an 12:30etan “Irun Hiria” Musika Bandak Amaia Kultur Zentroko aurtengo kontzertu denboraldia Liburuaren Nazioarteko Egunaren bezperan amaituko du, mundu osoko literaturaren parte diren lanetan oinarritutako partiturek osatzen duten programa monografiko baten bidez: On Kixote, Munduari bira 80 egunetan eta Tom Sawyer. Egitaraua, inoiz idatzi den ipuin musikal ezagunenarekin osatuko…

Seguir leyendo

Martxoak 18, Kontzertua

Hiru emanaldi berezien ondoren, “Irun Hiria” Musika Bandak bandarako espresuki konposatutako obrei berriro kontzertu eskainiko die. Martxoaren 18an 12:30etan Amaia Kultur Zentroan, Bandak programa musikal bitxia eta harrigarria interpretatuko du. James Barnesen “Apallachian Overture” pieza interesgarriak emanaldiari hasiera emango dio. Ondoren, bi instrumentuk protagonismo osoa hartuko dute: tronpa eta saxofoia.…

Seguir leyendo

“Irun Hiria” Musika Banda eta Errenteriako Andra Mari Abesbatza

30 urte baino gehiago pasa ondoren, “Irun Hiria” Musika Banda eta Errenteriako Andra Mari Abesbatza berriro elkartuko dira paregabeko ikuskizuna eskaintzeko. Otsailaren 25ean arratsaldeko 19:00etan Amaia Kultur Zentroan Jose Maria Usandizagak, Jesus Guridik edo Pablo Sorozabalek idatzitako hainbat pieza  sinfoniko-koral bertsioan entzuteko aukera izango dugu.

Seguir leyendo

Film Kontzertua

Urtarrilaren 28an arratsaldeko 19:00etan “Irun Hiria” Musika Bandak “Film kontzertua” eskainiko du Amaia Kultur Zentroan. Miguel Sansiñenaren zuzendaritzapean, gure musikariek soinu-banden mundu liluragarrira hurbilduko gaituzte. Horretarako, bandak film ospetsuen musika eskainiko dute, hala nola, “La máscara del Zorro”, “Piratas del Caribe” eta “La vida es bella”. Gainera, obra musikalak filmen…

Seguir leyendo

Mocedades Sinfónico

Abenduaren 14an “Irun Hiria” Musika Bandak Mocedadesekin batera kontzertu berezia eskainiko du Bilboko Campos Eliseos Antzokian 20:00etan. Beterano talde honek eta gure musikariek publikoa hunkituko dute gure bizitzaren soinu-bandaren doinuak interpretatuz. “Eres tú”, “Tómame o déjame” edo “Qué pasará mañana” abestiak entzuteko aukera izango duzue.

Seguir leyendo

“Irun Hiria” Musika Banda eta Serafin Zubiriren kontzertua

Abenduaren 22an Amaia Kultur Zentroan “Irun Hiria” Musika Bandak eskainiko duen “Nino Bravo gogoan” ikuskizunaren sarrerak salgai daude. Serafin Zubiri, Felipe Garpe eta Mariam Escrich ahotsekin batera, gure musikariek Nino Bravo omenduko dute bere betiko kantuen eta bizitza pertsonal zein profesionalaren nondik norakoak jasotzen dituen proiekzio baten bitartez.

Seguir leyendo

2017-ko Santa Zeziliko Kontzertua

Santa Zeziliako kontzertuaren bideoa prest daukazutela pozten gaitu informatzeak Kontzerturo jarraitzen gaituen publikoari eskerrak eman nahi dizkiogu. Adina desberdineko jendea gure musikaz gozatzen ikustea ohore handia da guretzat. Halaber, era berezian, Joseba Alberdiri eskertu nahi diogu egiten duen lan guztia: gure emanaldiak bikain jasotzen ditu denok nahi dugu momentuan berriro…

Seguir leyendo

Santa Zeziliako ekintzak

Azaroaren 26an, igandea, “Irun Hiria” Musika Bandak Santa Zeziliako ekintzak aurrera eramango ditu. Musikarientzat oso berezia den egun hau, 10:15etan San Juan enparantzatik Junkaleko Andre Mariaren elizaraino doan kalejirarekin hasiko da. 10:30ean urtean zehar agur esan diegu kideen eta familiarren oroimenean meza egingo da eta 11:30ean Banda San Juan enparantzara…

Seguir leyendo