San Pedro eguneko emanaldiak

Datorren ekainaren 29an, “Irun Hiria” Músika Bandak urteko egun bizienetako bat ospatuko du, emozioz betetako ekintzez betea.

Eguna goizeko 8:00etan hasiko da San Juan Plazatik. Ordu horretan bandak hiriko hainbat auzotan San Pedro Diana jotzera eramango dion ibilaldi bati hasiera ematen dio.

10.40tan Alkate Soinuari hasiera ematen zaio. Ekitaldi honetan “Irun Hiria” Músika Bandak, Irungo Txistulari Taldearekin eta Irungo Atsegiñako Erraldoiekin batera, Udalbatza San Juan Plazatik Junkaleko Andre Maria Elizara laguntzen du. Bertan, Meza Nagusia ospatzen da eta Eslavaren “Tu es Petrus” kantatuko da.

Meza bukatuta eta Udaldabatzak Junkaleko plaza txikian aurreskua dantzatu eta gero, segizioa udaletxera bueltatzen da. Bertako arkupeetan 12.30tan bandak San Pedro eguneko tradiziozko kontzertua hasiko duelarik.

Ohikoa izaten den bezala, kontzertua bi zatitan banatzen da. Lehenengoan, estilo ezberdinetako obrak jotzen dira. Obra zorrotzak izan ohi dira, musikariei ahalegin berezi bat suposatzen dietena. Baina egunak merezi du, zalantzarik gabe. Bigarren zatian, “San Martzial eguneko musika” entzun ahal izango da.

Kasu honetan, gure zuzendari titularra den Garikoitz González Munduatek, egitarau berezia aukeratu du lehenengo zatirako. Obra klasikoak eta popularrak elkartzen ditu, horietako batzuk bereziki egokiak dira egun hau ospatzeko.

Baina eguna ez da hor bukatzen. Gaueko 21.00etan bandak Txanaleta Plazatik San Juan Plazara eramango dion kalejira batekin egunari amaiera bikain emango dio.

“Irun Hiria” Músika Bandatik jai zoriontsuak opa nahi dizkiogu Irungo hiriari, eta bereziki, urte osoan zehar jarraitzen diguten guztioi.

 

Comments are closed.