La Pamplonesa ehun urte bete dituen bandak IFOB International Festival Of Bands Jaialdia antolatu du Iruñean, zeinetan mundu osoko 80 bandak hartuko baitute parte ekainaren 15ean.
La Pamplonesa bandak antolatuko duen jaialdia oroitzapenean geratuko da. Izan ere, larunbataren zehar, 60 bandak makina bat kontzertu eskeiniko dute hiriaren gune desberdinetan. Sentzu horretan, “Irun Hiria” Musika Bandak kontzertu oso berezia interpretatuko du Baluarten arratsaldeko 17:00etan. “Mundu inguruko bandak” kontzertuaren izenarekin, Garikoitz Gonzalez Munduatek zuzendutako piezek publikoa ametsezko bidai batean murgilduko dute.
Amaiera bikaina emateko nahian, 19:30etatik aurrera, atzerritar bandek, nazionalek eta tokikoek kalejiran desfilatuko dute. Musikariek euren instrumentuekin hiriburuaren kaleak girotzen arituko dira Zezen Plazan amaitzeko. Horretan, musikari guztiak bilduta Iruñako errepertorioaren pieza ezagunenak eskainiko dira. Gainera, kalejirara Iruñeko buruhandi eta erraldoien konpartsa batuko dira txikiei gozarazteko.