Kontzertua zuzendari gonbidatuarekin

Urtarrilaren 27an 12:30etan “Irun Hiria” Musika Bandak urte honetako lehen kontzertua eskainiko du Amaia Kultur Zentroan, sarrera dohainik izanda.

Emanaldi bereziaz hitz egiten ari gara. Izan ere,  lehenengo aldiz bandaren historioan emakume batek kontzertu oso bat zuzenduko du. Alazne Alberdi Susperreguiren zuzendaritzapean, musika taldeak askotariko errepertorioa eskainiko du. Honetan hiru obra  nabarmentzen dira: El batallón de los zapatos rotos, La isla de las perlas eta Neapolitan Holiday.

Comments are closed.