Santa Zeziliako kontzertua

Azaroaren 17an arratsaldeko 19:00etan, “Irun Hiria” Musika Bandak Santa Zeziliako ohiko kontzertua eskainiko du Amaia Kultur Zentroan.

Sarrera dohainik da baina gonbidapena izatea beharrezkoa da. Hauek Irungo Turismo Bulegoan eskuragai daude edo Amaia Kultur Zentroaren leihatilan ikuskizunaren egun berean 18:30etatik aurrera.

Miguel Sansiñenaren zuzendaritzapean, musikariek bandarako jatorrizko obrak interpretatuko dituzte. Izan ere, pieza horien konpositoreak oinarrizkoak dira banden munduan. Gainera,  oraingo honetan ospe handiko mi musikariek parte hartuko dute: Vicente Olmos tronpeta bakarlariak eta Miguel Arbelaiz tronbonista bakarlariak, biak Bilboko Orkestra Sinfonikoko kideak.

Kontzertuaren programa hurrengoa da:

  • ALVAMAR OVERTURE ………………………… ……………… James Barnet
  • CONCERTO GROSSO ………………………… …………………Jan Van der Roost
  • DRAGON FIGHT ………………………… ……………………….. Otto M. Schwarz
  • PACIFIC DREAMS ………………………… ……………………….. Jacob de Haan

Comments are closed.