Martxoak 18, Kontzertua

Hiru emanaldi berezien ondoren, “Irun Hiria” Musika Bandak bandarako espresuki konposatutako obrei berriro kontzertu eskainiko die.

Martxoaren 18an 12:30etan Amaia Kultur Zentroan, Bandak programa musikal bitxia eta harrigarria interpretatuko du. James Barnesen “Apallachian Overture” pieza interesgarriak emanaldiari hasiera emango dio. Ondoren, bi instrumentuk protagonismo osoa hartuko dute: tronpa eta saxofoia. Izan ere, Bandaren laguntzarekin, hiru tronpek  Kurt Gäble konpositoreak idatzitako “Horn Festival” eskainiko dute. Horren ostean, Johan de Meij musikariaren “Fellini” obra konplexua entzuteko aukera izango duzue. Federico Felliniren oroitzapenean idatzitako pieza honetan, Ion Martinez saxofoi-jole bakarlariaren interpretazio bereziak gozaraziko dizue.

Anima zaitezte!

 

Informazio gehiago

Comments are closed.