Denboraldiaren hasiera

Atseginez jakinarazten dizuegu antzerki denboraldiaren lehenengo zatiaren kontzertuak antolatuta dauzkagula, sorpresaren bat baino gehiago emateko asmotan.

Julian Alberdi eta Eduardo Iglesias

Gure denboraldiari hasiera emango diogu azaroaren 5ean goizeko 12:30ean Amaia Kultur Zentroan eskeiniko dugun kontzertuarekin Honetan, urtean zehar agur esan diguten gure bandako bi kidei omenaldia egingo diegu: Julian Alberdi eta Eduardo Iglesias.

Bihotzez egindako ekintza txiki honekin bi lagun hauek bandarekin izandako konpromisua, alaitasuna eta maitasuna ohoratu nahi ditugu. Horretarako, askotariko errepertorio atsegina interpretatuko dugu zeinetan azpimarratu behar ditugun Gabriel Reyes saxofoi-jotzaile eta Lander Mesonero tronpetari bakarlarien emanaldiak.

Bestalde, gure patroi Santa Zezilia oroitzapenezko kontzertuarekin antzerki denboraldia jarraituko dugu. Azaroaren 25ean San Juan enparatzatik ateratzen den  kalejirarekin hasiko dugu eguna. Gure musikarekin Irungo herria Junkal Elizaraino girotuko dugu non hildako musikarien oroimenez meza emango den. Ondoren, 12:30ean Amaia Kultur Zentroan Santa Zeziliaren ohiko kontzertua interpretatuko dugu.

Sekulako berriarekin amaiera bikaina emango diogu denboraldiaren lehenengo zatiari. Gure herrialdeko abeslari ospetsuenetariko bat interpretatzeko pribilegioa izango dugu: Nino Bravo. Horretarako, Serafin Zubirirekin ikuskizuna prestatuko dugu, Felipe Garpe eta Mariam Escrich abeslarien kolaborazioarekin. Ninoren pertsona sakontasunez hobeto ezagutzeko, ordu erdiko kontzertu interesgarri honek musika eta irudiak elkartuko ditu.

Emanaldi honetarako sarrera beharrezkoa da. Hauek eskura ditzakezue Irungo Turismo Bulegoan edo Kutxabank orrialdean, sarreren salmetaren atalean.

Espero dugu antolatutako emanaldiak harrera ona izatea. Hauekin guztiekin gure publikoa animatu nahi dugu denboraldiaren bigarren parteko kontzertuak ez galtzeko. Izan ere, sorpresak ez dira amaitzen eta ekintza berezietaz gozatzeko aukera gehiago izango duzue.

Comments are closed.