Aurkezpena

“Irun Hiria” Musika Bandak Espainiako musika talde zaharrenetako bat izatearen ohorea dauka. Erakunde hau, azken hiru mendeetan zehar, Irungo bizitza sozialean, kulturalean eta politikoan oso presente egon da modu desberdinetan.  Udalaren protokolozko ekitaldietan parte hartzen zuen banda bat izatetik, egun, musika jarduera askoz ugariagoa duen elkarte bat izatera pasa da.

Bere ohiko jarduera ahaztu gabe, publiko berriak erakartzeko asmoarekin eta hiriko kultura musikala aberasteko ahaleginean, gaur egun formatu berriak sustatzen ari da banda, esaterako,  kontzertu didaktikoak edo artista eta talde gonbidatuekin kontzertuak ematen ditu.

Comments are closed